XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oinarrian, hiru zerrenda mota daude: - zerrenda lexikoak, ikasleei hitz multzoak aukeratzea eskatzen zaielarik, hala nola sukaldean aurkitu ohi ditugun gauzak, bidaiatzearekin zerikusia duten aditzak, eta koloreak edo jantziak; - zerrenda funtzionalak, zeregina esaldiak apuntatzea delarik, hala nola norberaren gustokoak direnak eta ez direnak adieraztea, kunplitua izateko erak, adostasuna adieraztea edo jendea zerbait egiteko konbentzitzea; - zerrenda gramatikalak, ikasleek loturazko hitzak, orainaldi burutugabearen adibideak, erlatibozkoak, e. a. atzematen dituztelarik.

Konparazioa

Programak ustiatzen laguntzeko argazkiak erabil daitezke.

Telebistarako material mota bat oso deskribatzailea da bisualki eta bide ematen du bideoaren hiztegian oinarritutako esaldi laburrak egiteko, edo ikasleei esaten ari zarena marraz dezaten eskatzeko - ikusizko diktatuaren antzeko zerbait.

Gela bateko altzariei buruzko argibideak eman ditzakezu, eraikin nagusiak hiriaren plano batean lekutzeaz, e. a..

Bestela, ikasleei programarekin zerikusia duten zenbait argazki eman dakieke.

Zuk adierazpenak egiten dituzu argazki horietaz eta ikasleek adierazpena argazki batekin lotu behar dute.

Zuriuneak betetzea

Hau ariketa tradizionala da, eta dimentsio berria eman zaio telebistarekin lotzean.

Testuetan oinarritutako adibideekin, eznaturala gerta daiteke, aspergarria sarritan, baina bideo zati baten ondorengo zeregin bezala askoz bidezkoago gertatzen da.

Paperdendan.

Bezeroa:... -papera nahi nuke.

Dendaria: Nolakoa nahi...?.

Bezeroa: Abioiz bidaltzekoa.......

Dendaria: Zein tamainutakoa nahi duzu? Txikia ala......?.

Bezeroa: Txikia, mesedez.

Eta ba al duzu...? mesedez kartazalik karta- handia zenuke e. a.